XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Galderak: 1) Zer behatzen duzu zirrikitua A puntuan ipintzen duzunean? (5. irud.) Zer D puntuan ipintzen duzunean? Eta E puntuan ipintzen duzunean?.

2) Zergatik gertatzen da hori?.

3) Hiru jarreretako bakoitzean izpiek aldaketa bera jasaten al dute?.

4) Egin ezazu ondorengo laukian isladapenaren fenomenoa argi dezakeen marrazki bat.

Hori egiteko lagungarri zaizu jakitea: - izpi intzidentea: argi-fokutik ispilura iristen den izpia dela.

- izpi isladatua: desbideratuta irteten den izpia dela.

- normala: ispiluari perpendikular zaion B lerroa dela. (4. irud).

- intzidentzi angelua: izpi intzidenteak normalarekin eratzen duen angelua dela.

- isladapen-angelua: izpi isladatuak normalarekin eratzen duen angelua dela.